EGUZKIAREN GATIBU
Oinetakoak euripean utzita
egiten zenuen ihesi,
oinutsik.
Kristalen gainetik hortzimugarako bidean
urruntzen zioazen heinean
barnerago sentitzen zintudan.
Ulertzen zaitut, laztana
maitatu ez zaituzten guztia
maitatuko zaitugu.
365 egun eman zituen galduta,
urte bete esango dute batzuek.
Ez, urte bete ez, 365 egun.
Gauero betetzen zenituen zure ohetik
8. solairuko lehiora zeuden 37 pausoak,
baina beranduegi heltzen zeinn beti,
eta behera begira zeundela
eguzkiaren lehen errainuek erasotze zituzten.
Gauero 37 pauso
eta gauero amesgaizto berbera.
Gauero josten zenuen jantzia
egunez desegin ahal izateko.
Oraindik ez, Ariane, goizegi da, laztana.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina